Select Page

Naturak aukera amaigaibeak eskaintzen dizkigu urtaro bakoitzean, ezaugarri eta nolakotasun desberdinak direla medio. Gure 4 eta 5 urteko haurrek egun zoragarria igaro dute hondartzan. Hondartza neguan!! Zergatik ez? Gorputza eta burua astintzeko mila aukera aurkitu dituzte bertan: hondartzaren koloreak, ñabardurak, testurak, askatasuna… inspirazio iturri amaigabea, bat-bateko jolasaren eta gozamenaren sorburua.