Select Page

Plastifisharen Kostera izeneko proiektuaren baitan Zumaienako eta Mater Ontzia Museoko arduradunek elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Proiektu honek, itsas hondakinen mehatxuak ardatz harturik, hiritarrak euren ingurugiroaren kontserbazioan inplikatzea du helburu.  Mater Ontzia Museo Ekoaktiboak Ternuarekin elkarlanean pentsaturiko proiektua da eta EOCA (European Outdoor Conservation Association) eta Gipuzkoa Foru Aldundiak babesten dute.

Plastifisha inbasio bat da, itsas hondo sakonenetatik lurreko mendirik garaienak ere kolonizatu ditu. Plastifisharen Kosterak inbasio hau eteteko helburua du, bere iturritik hasita; ibaian gora aurkitzen diren kolektiboak arazoan esku hartzera inplikatuz eta inbasio honen hedapenaren prebentzioa eta sentsibilizazioa sustatuz.

Hitzarmen honekin, orain dela urtebete Surfrider Foundation eta Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmena indartzea dugu helburu Zumaienan. DBH-ko ikasleez gain, LH-ko ikasleek ere parte hartuko baitute sistematizatutako ekintza hauetan.

Garapen iraunkorreko 17 helburuekin bat eginik dihardugu  lanean gure egunerokoan Zumaienan eta hitzarmen honek  gure hezkuntza eskaintza aberastera dakar.