Select Page

Dakizuen bezala, ikasturte honetan zehar ikastetxe kanpoaldeko hesiaren aldaketa aurreikusita zegoen, eta aste honetan zehar hasiko gara lan horiekin. Lan horiek irauten duten bitartean ikastetxeko egunerokotasunean, jolas parkean eta sarrera irteeretan zenbait aldaketa izango dira.

Jarraian aipatzen dira lanen fase desberdinetan izango diren aldaketak:

1. FASEA – BONBILLO ALDEKO SARRERA ITXITA (Urtarrilak 15ean hasita)

  • Jolas parkea itxita egongo da, beraz ezingo da bertan ibili ez eskola orduetan ezta eskola orduez kanpo ere.
  • Ikasle eta familia GUZTIAK SARRERA NAGUSITIK sartu beharko dira. Horretarako kiroldegi eta Bonbillo aldetik datozen familiak SARRERA NAGUSIKO zebra bideraino etorri beharko dute ibai aldeko espaloia erabiliz.
  • Haur Eskola, 2 eta 3 urteko haur eta familiek jolas parkearen ondoan pasabidea izangodute pasatzeko.

2. FASEA – SARRERA NAGUSIA ITXITA (Lehenengo fasea bukatutakoan. Gutxi gora behera Urtarrilak 18an hasita).

  • Eskola barruko APARKALEKUA EZ DA ERABILGARRI egongo, kontainer-ontziak bertan izango direlako.
  • Ikasle eta familia GUZTIAK BONBILLO ALDEKO SARRERATIK sartu beharko dira. Horretarako zubi txikitik datozen familiak POLIKIROLDEGI PAREKO zebra bideraino etorri beharko dute ibai aldeko espaloia erabiliz. Ikastetxeko Zuzendaritzatik badakigu aldaketa hauek, egunerokoan zenbait eragozpen ekarriko dituztela eta zuen kolaborazioa eskatzen dugu, lanek irauten duten bitartean ahalik eta ondoen moldatzeko. Inolako zalantzarik izan ezkero, jar zaitezte gurekin harremanetan.

ZUZENDARITZA TALDEA