Select Page

Urarrilaren 22an, neguko hotzari aurre eginez, LH 1.go mailako ikasleak Zestoara joan ginen Ekainberri bisitatzera. Lehen Gizakien gaia gelan landu ondoren, Ekaingo kobazuloaren erreplika ikusiaz borobildu nahi izan genuen gustura ikasitako guztia.  Autobusa hartuta, Izarraitz elurtuta eta larreak izoztuta iritsi ginen Zestoara.  Bisitaldirako sarrerak eskuratu eta gero, Ekainberrirako bidea hartu genuen. Bertara iritsi eta Lehen Gizakien antzera, kobazuloan barrena oreinen, zaldien eta bisonteen irudiak topatzen  aritu ginen; hartzaren benetako hezurdura ere aurkitu genuen! Lehen gizakien antzera buztin eta egur- ikatzarekin marrazteko aukera ere izan genuen eta oroigarri moduan etxera eraman genituen gure artelanak! Poz-pozik ikastetxera itzuli ginen, egun bikaina benetan!