Select Page

Konfiantzaren Pedagogiarekin hasitako eredu pedagogikoa aberastera dator Baso Magikoa. 1.300 metro karratuko naturgune honekin, jolasaren inguruko aukerak zabalduko dira, jarduera fisikoa sustatu eta eskola orduetan, zein kanpoan kalitatezko ​ikasgune bat eskainiko da.

Profesional ezberdinekin elkarlanean, proiektua denon artean osatzea dugu helburu, hori horrela, “BASO MAGIKOA”ren nondik norakoak azaltzeko bilera ireki bat antolatu dugu urtarrilaren 23an, osteguna, arratsaldeko 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gazteleraz. Bilera Zumaienako erabilera anitzeko espazioan izango da.

Gure haur, gazte eta familientzat benetako inguru naturalarekin bat egitea bideratuko dugu proiektu honen bitartez. Animatu!