Select Page

Konfiantzaren Pedagogiarekin hasitako eredu pedagogikoa aberastera dator Baso Magikoa. 1.300 metro koadroko naturgune honekin, jolasaren inguruko aukerak zabalduko dira, jarduera fisikoa sustatu eta eskola orduetan zein kanpoan kalitatezko ​ikasgune bat eskainiko da. Ikasleen etapa guztietan izango du eragina (0-18 urte), musika saioak, natur zientziak, matematika zein tutoretza ​bezalako ​irakasgaiak jasoko baitituzte bertan ikasleek.

Jolasgunea eraldatzetik haratago doan proiektua da. Aranzadi Zientzia Elkartea, Txukun Lorazantza eta Mondragon Unibertsitatea bezalako profesionalekin elkarlanean, naturgunea ikastetxeko egunerokoan txertatzea da gure proiektuaren oinarria. Gure haur, gazte, familia eta herritarrei inguru naturalarekin kontaktua gehitzea bideratuko dugu proiektu honekin, prozesu parte-hartzaile aberats baten bitartez, denon artean pentsatu, bideratu eta eginaz.