Select Page

Abenduaren 5ean Zumaienako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleok Realeko  bi neska futbolariekin bizipen atsegina izan dugu.

Futbola, euskara eta genero berdintasuna uztartzeko jokalari hauek gonbidatu ditugu. Bi neska hauek futbola eta euskara maitatzen dute; bestalde,  genero berdintasuna eta nesken eskubideak defendatzen dituzte.

Goizean, Mariasun Quiñones, , 23 urteko atezaina , eta Ane Etxezarreta, 24 urteko defentsa lanetan aritzen dena, gurekin elkartu dira Aretoan eta haiekin elkarrizketan aritu gara.

Emanaldia aberasgarria izan da;  futbolari hauek bere kezkak, gogoak, pentsamenduak… gurekin partekatu  baitituzte.

Ondoren,  gure baloiak, kamisetak, koadernoak… sinatu dizkigute  eta jokalari jator hauekin argazkiak atera ditugu.

Eskerrik asko Mariasun eta Ane.