Select Page

“Inor ez atzean” Garapen jasangarriko 2030 Agendaren barnean ezarri diren 17 helburuen sentsibilizaziorako egin den abestia da. Zumaienan egitasmo honekin bat egiteaz gain, gure hezkuntza proiektua helburu hauek lantzeko bideraturik dugu.

Maddalen Arzallusek abestiari letra eta ahotsa ipini dio eta Zumaienako 2019ko gabon jaialdian zuzenean entzuteko aukera paregabea izan genuen. Ikasleek abestiaren koreografia ofiziala dantzatu zuten.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Maddaleni emanaldi zoragarri honengatik!