Select Page

Ikaragarria izan da Gabon jaialdian sortu den magia, ereindako haziak eman du fruitua.  Uraren, haizearen, naturaren mugimenduek, barruko emozioak astindu dizkigu handi zein txikiei.

Hala eta guztiz ere, dena ez da amaitu, ez horixe! Aste honetan, Olentzeroren bisita izango dugu Zumaienan.  Trukea egingo dugu berarekin. Ilusioz idatziriko gutunak emango dizkiogu, desio ditugun opariak ekartzeko. Eta ikastetxetik, eskaera berezi bat egingo diogu. Baso magiko bat sor dezala gure inguruan. Ikasle, irakasle zein familiek bertan, naturak ematen dizkigun aukera ezin hobeez gozatzeko. Eta berak, gozokiak ekarriko dizkigu. A ze zortea gurea!