Select Page

Abenduak usain, zapore, bizipen eta sentimendu bereziak dakartza eta haiekin batera Zumaienako Gabon jaialdia.

Aurtengo honetan, ezusteko ugari ditugu gordeta bertaratuko zareten guztiontzat.

Itsasaldetik datozkigun korronte eta olatuen indarraren laguntzaz, argi eta soinuekin, MAGIA egingo dugu.

Izugarria izango da urak ekarriko digun ikuskizuna. Kostaldeko haizeak, hara eta hona mugiaraziko ditu gure ikasleak eszenatokian zehar.

Denok gonbidatuta zaudete, igandean, abenduaren 15ean, arratsaldeko 17:00etan, ilusio handiz prestatu dugun emanaldia bizitzera.