Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, egunero izan behar lukeena eta horretarako, jarduera anitzak antolatu nahi ditugu.
Euskararen eguneroko erabilera bultzatzea eta maitatzea dugu helburu eta aurtengo leloa GUK EUSKARAZ , ZUK ZERGATIK EZ? da. Honi lotuta sortu dugun logoa erabiliz Zumaiena elkartea osatzen dugun guztion argazkiak bildu eta bideoa osatu nahi dugu.
Beraz, ikasleen artean banatuko den logoa margotu eta hori aurrean duzuela , argazkia atera familian, lagunen artean, ikasgelan…. eta ondoren, azaroaren 27a baino lehen, helbide honetara bidali:
Argazkiak bildu ondoren, bideoa sortu eta denok disfrutatuko dugu.
Aldez aurretik, eskerrik asko.
EUSKARA TALDEA