Select Page

ZUMAIENA-ko Guraso Elkarteak urteak daramatza Ikastetxeko zuzendaritza, irakasle, ikasle, guraso eta ikastetxetik kanpo dauden eragile ezberdinekin elkarlanean. Gure seme-alaben gaur egungo eta etorkizunerako behar eta balioetara egokitzen den hezkuntza eredua sustatzen. Jakin badakigu, eraldaketa prozesu jarrai eta handi batean dagoela barneraturik ZUMAIENA. Egungo egoera azterturik pauso bat gehiago eman nahi dugu Guraso Elkartearen egituran.

Gure hitzak, jarrerak, babesak, begiradak, elkarlanak eta PARTE HARTZEAK ZUMAIENA HEZKUNTZA PROIEKTUAN eragin zuzena du, egiteko modu honek gure seme-alaben hezkuntza eredua aberasten duelarik. Hori horrela izanda, KOMUNITATE OSOAREN (seme-alaben, familien, ikastetxeko hezitzaile eta langileen eta ikastetxetik kanpoko agente eta entitateak) proposamenak eta ideiak bideratu eta Zumaiena ikastetxearekin elkarlan eraikitzailean PROZESU PARTEHARTZAILEAN bidez eredu berri bat jarri nahi dugu abian eta horretarako zuek beharrezkoak zarete. Senideen eta komunitatearen partaidetza aktiboa, hezkuntza prozesu guztietan, ezinbestekoa da, bai ikasleen ikaskuntza-irakaskutza prozesua, motibazioan, elkarbizitzan eragin eta baita inklusioa indartzeko ere.

Jakin badakigu baita, etxe edo familia bakoitzean egoera ezberdin bat dagoela, hori dela eta, egitura berri honetan, parte hartzeko aukera ezberdinak planteatzen ditugu. Bakoitzak, nahi duen edo ahal duen modura parte hartzeko aukera librea izango duelarik.

GURASO ELKARTEAREN FUNTZIOAK

Seme-alaben hezkuntzarekin zerikusia duten ekintzen informazioa eta aholkularitza bideratu.

Ikastetxeko bizitza eta antolakuntzan familien partehartzea sustatu.

Kalitatezko hezkuntza sustatu.

Funtzionamenduaren mesederako ikastetxeko zuzendaritza eta irakasleekin elkarlana sustatu.

Ikastetxe eta hezkuntza komunitate izaera indartu eta elkarbizitza sustatu.

Ikastetxeko hezkuntza proiektuan barneratuta dauden balore eta helburu pedagogikoak indartzeko beharrezkoak diren ekintzak antolatu.

Ikastetxetik abiatuz inguruarekin eta herriarekin bat egin. Zumaiena Guraso Elkartea, ikastetxeko entitatea izateaz gain, Zumaiako erakunde aktibo ere badelako.

GURASO ELKARTEKO EGITURA BERRIAK

Aipatu dugun modura, KOMUNITATEAREN PARTEHARTZEA sustatu nahi dugu, ZUMAIENA bizi bat sortzeko. Lehenik eta behin, maila edo kurtso bakoitzeko ordezkari bat bideratzea da ezinbestekoa KOMUNIKAZIO sarea zabaltzeko. Guraso elkarteko estatutuetan azaltzen den modura, maila bakoitzak bere ordezkaria izan behar du, non, maila horretako gurasoak ordezkatu eta boto eskubidea izango duen.

Bestalde, erdi mailako “talde dinamizatzaileak” antolatu nahi ditugu, bakoitzak ahal duen edo nahi duen neurrian ikastetxeko Hezkuntza proiektuko eguneroko gaiak lantzeko.

Talde hauek gure seme-alaben egunerokoan bideratzen diren ekintzak lantzeko lirateke, KOMUNITATEAREN beharren arabera taldeak sortu edo egokitzen joan gaitezkeelarik.

Eskola kirola
Eskolako arropak
Eskolaz kanpoko ekintzak
Ikastetxeko hezkuntza proiektua (materialak, kanpo espazioak…)
“DENOK IRABAZLE” proiektua
Ikastetxeko festa eta ekintzak
Proposamen berriak

Talde dinamizatzaile hauen helburua, hitzak berak esaten duen modura, ekintzak dinamizatzea litzateke, taldea era autonomoan batekin eta besteekin elkartuz eta antolatuz, KOMUNITATEAREN arteko elkarlan polit bat bideratuz.

Beraz, azaldu dugun modura, mailako ordezkaria eta talde dinamizatzaileetako partaideak izatea da garrantzitsua Guraso elkarte berrian. Guzti honekin, FAMILIA guztion hitza eta partehartzea sustatzea dugu helburu.

Hau horrela, hurrengo mailetan guraso ordezkariak falta dira:

HH2, HH3, HH4 eta LH4.

Hau adierazirik, mailako ordezkari modura edota talde dinamizatzaileetako partaide bezala izena ematera animatu nahi zaituztegu. Mailako ordezkari modura 2 guraso edo gehiago azalduko balira, partaideekin hitz eginez adostasunera iritsiko ginateke.