Select Page

Gaur egun sare sozialen erabilera oso zabalduta daukagu eta nola ez, gure seme-alabak ere erabiltzen dituzte. Sare hauen erabilera egokia oso garrantzitsua da, izan ere arazo askotan sartu daitezke erabaki desegokiren bat hartzen badute. Baina nola erakutsi erabaki egokiak hartzen? Nola jakin erabaki egokia hartu dutela?

Guzti honetaz hitz egiteko DBHko gurasoentzat kafe tertulia bat antolatu dugu. Bertan irakasleekin batera DAITEKE, gizarte aholkularitzako kideak egongo dira.

Gaia: “LAGUNA ala ERASOTZAILEA” sexu jazarpena sare sozialetan

Lekua : Zumaienan

Eguna eta ordua: Azaroaren 27an 17:00etan.

Gurekin izango zaretelakoan agurtzen zaituztegu.

ZUZENDARITZA