Select Page

Azaroaren 7an DBH 3.mailako ikasleok Donostiara joan ginen,  EHUk antolatzen duen Zientziaren Astea programan parte hartzera. Tabakaleran antolatutako erakusketan, hainbat postu zeuden eta horietako asko ikusi genituen. Hasteko Robotika standean robot bat eta honen funtzionamendua ikusi genituen. Geroago, Psikologia postuan, usaimena landu genuen, baita ikusten duguna buruak alda dezakeela ere. Kimikariek esperimentuak egin zizkiguten eta zur eta lur geratu ginen gure parean egindako erreakzio kimikoekin. Soinuaren inguruko azalpenak entzuteko parada ere izan genuen. Zinez interesgarria izan zen! Ondoren, lagun artean bazkaldu genuen eta Donostiako Alde Zaharretik buelta bat eman genuen. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, egun polita igaro genuen elkarren konpainian.