Select Page

Ikasturte honetan, iaz bezala, ostiraleko jolas-orduetan jolas bereziak antolatzea erabaki dugu. Jarduera hauek Lehen Hezkuntzako ikasle guztientzat izango dira eta gu, seigarren mailako ikasleak, arduradunak izango gara.

Alde batetik, jolas hauen helburua haurrak ondo pasatzea, gauza berriak arakatzea edota lagun berriak egitea da. Bestetik, gure ardura haurrak ondo jardutea eta elkarren arteko jolasetan jator moldatzen ikastea izango da.

Hainbat jarduera eta espazio prestatu ditugu: karaokea, dantza, kirolak, mahai-jokoak, mozorroak, mahai tenisa, josketa tailerra, lur jolasak eta marrazketa.

Bukatzeko, materiala osatu nahi dugu eta zuen laguntza behar dugu. Mesedez, etxetik erabiltzen ez dituzuen mahai jokoak, hariak, mozorroak, … ekarri .

Aldez aurretik, mila esker.

6. MAILAKO IKASLEAK

 

Oharra: Mesedez, ez daitezela izan indarkeria bultzatzen duten jostailuak edo jolas sexistak.