Select Page

Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak sustatu eta Unesco etxeak antolaturiko gizarte eraldaketa programaren barnean EAEko hezkuntza munduko bederatzi erakunde ezberdin izan dira lantzen dituzten proiektu eraldatzaileengatik erreferente modura aritzeko aukeratuak eta horien artean aurkitzen da ZUMAIENA.

Beste ekintza batzuen artean, Suitzako Ginebra hirira bisita egiten izan gara bederatzi erakunde hauetako ordezkariak. NAZIO BATUEN ERAKUNDEAN (NBE edo ONU) egoteaz gain, Giza Eskubideen inguruko kontseiluan, hezkuntza eskubideen inguruko erreminten eta bakea eta giza eskubideen hezkuntzaren inguruko formakuntza jasotzeko aukera izan dugu eta entitate ezberdinekin esperientziak partekatu ditugu.

Horrelako errekonozimendu, formakuntza eta esperientziek gure proiektuarekin indartsu jarraitzeko indarra emateaz gain, gizartearekiko dugun konpromezua indartzen dute eta gure ikasle eta familiekin lan egiteaz gain, gizartea eraikitzen jarraituko dugu herritar eta erakundeekin elkarlanean, hau da, Zumaia eta mundua eraikitzen.