Select Page

Aurreko ikasturtean hasi genuen ekimenarekin jarraituaz, aurtengo ikasturtean ere ikastetxeko txandal, kamiseta, kiroletako kamiseta, … erosteko aukera izango da; bai haurrentzat eta baita helduentzat ere. Horretarako arropa probatu eta eskaerak luzatzeko, guraso elkarteko kideak, datorren astelehenean, irailak 23, ikastetxeko liburutegian izango dira ondoko ordutegian:

Astelehena:            16.45etatik 18:00etara

Aurreko ikasturtean zehar egin ziren arropa erosketen ordainketa dela eta zenbait iradokizun eta kezkari erantzuteko asmoz, ikasturte honetan guraso elkarteak ez du kontutik pasako. Arropa enkargatu ondoren eta hornitzaileei eskaera luzatu aurretik, familia bakoitzak dagokion ordainketa egin beharko duzue gure ES08 3008 0172 0233 9419 2128 kontu (Rural Kutxan dirutan edo zuen kontutik transferentzia bitartez) IKASLEAREN IZEN ABIZENAK zehaztuz eta ikasleak ordainagiria guraso elkarteari guraso.elkartea@zumaiena.eus edo atarira ekarriko dio.

Eskerrik asko eta agur bat,

Zumaiena Guraso Elkartea