Select Page

Eraldaketa prozesu handi batean murgilduta gabiltza eta genero berdintasunaren eta emakumearen ahalduntzearen lanketan sakontzea ezinbestekoa dela pentsatu eta ikastetxean bertan, profesional ezberdin eta unibertsitateekin elkarlanean, proiektu propio bat garatu eta lantzeko apustua egin genuen orain dela 3 urte.

UNESCO-k mundu mailan antolatzen duen “UNESCO PRIZE FOR GIRLS’ AND WOMEN´S EDUCATION” izeneko lehiaketara gure proiektua aurkeztu genuen eta Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako Ministeritzak UNESCOren babesarekin Nafarroako gobernuko Hezkuntza Departamenduak aurkeztu duen proiektua eta gure ikastetxeko proiektua bideratu ditu nazioarte mailara.

Guretzat berri oso pozgarria izan da. Gurea bezalako ikastetxe batek emakumearen ahalduntzearen eta genero berdintasunaren inguruan egin dugun lanketa gustatu izanak eta ditugun baliabide urriekin egindako proiektua izateak  izugarrizko balioa du guretzat.

Horrelako berri pozgarriek lanean gogor jarraitzeko indarra ematen digute.

UNESCO ETXEAK  ere argitaratu du berria bere web orrian:

http://www.unescoetxea.org/base/berriak.php?hizk=eu&id_atala=1&id_azpiatala=1&zer=orokorrean&nor=1652