Select Page

Maiatzaren 24ean, Zumaienako festa ospatu bagenuen ere, eguraldi txarra zela eta, XI. Santa Joakina esku pilota txapelketa Joxean Elorza memorialeko finalak atzeratu egin behar izan genituen. Azkenik, jolas orduan jokatu genituen partiduak eta hauek izan ziren txapeldunak eta azpi-txapeldunak kategoria bakoitzean:

Benjamin neskak:
Txapeldunak: Dunia Benslaiman eta Petra Rodriguez.
Azpi-txapeldunak: Elene Alberdi eta Anne Saizabal.
Benjamin mutilak:
Txapeldunak: Andres Muñoz eta Jon Garcia.
Azpi-txapeldunak: Igor Iraundegi eta Paul Mardaras.
Alebin neskak:
Txapelduna: Elena Lizarralde.
Azpi-txapelduna: Teresa Unanue.
Alebin mutilak:
Txapelduna: Alex Gomez.
Azpi-txapelduna: Telmo Azkue.
Infantil neskak:
Txapelduna: Ainhoa Carmona.
Azpi-txapelduna: Thanne Sesma.
Infantil mutilak:
Txapelduna: Aimar Aizpurua.
Azpi-txapelduna: Gorka Garcia.

Guztira 154 parte hartzaile izan dira, horietatik 97 mutilak eta 57 neskak eta aipatu txapelketa osoan zehar 366 partidu jokatu direla.
Zorionak parte hartzaile guztioi eta animatu hurrengo urtean ere parte hartzera!