Select Page

Maiatzaren 20an, 2DBHko ikasle eta tutoreak Urdaibaira joan ginen egun pasa. Eguraldia freskoa izan arren giro ederra izan genuen. Bertan, monitoreek lagunduta hainbat ekintza egiteko aukera izan zuten gure ikasleek, horien artean, sup eta kanoa.

Goizeko ekintza amaitu ostean, atsedenalditxo bat izan genuen indarrak hartu eta zerbait jateko, paisaia paregabeaz gozatuz. Arratsaldean berriro ere uretara sartu eta guztia amaitutakoan, Zumaiarantz itzuli ginen.