Select Page

Hirugarren mailako ikasleak, maiatzaren 30ean, Pagoetako Parke Naturalera joan ginen, gelan erleei buruz ikasitakoa sakontzeko asmoz.

Begiraleen azalpenak entzun eta gero, erlauntzan erleek bere zereginak nola betetzen dituzten ikusteko aukera paregabea izan genuen. Ondoren, erleek sortzen dituzten produktuak dastatu genituen: propolia, eztia, polena eta erregina-jelea. Amaitzeko, argizarizko kandela bat egin genuen.

Bisitaldia bukatu eta gero, Aiako herrian  bazkaldu eta  jolasean ere gogoz aritu ginen. Benetan egun ederra pasa genuen!