Select Page

Iñigo Urkullu lehendakariak, Ingurumeneko sailburu den Iñaki Arriola eta Hezkuntzako sailburu den Cristina Uriartek “Eskola Jasangarria” ziurtagiriak banatu dizkiete  Eusko Jaurlaritzako Eskola Agenda 21 Programan parte hartu duten hogeita bi ikastetxeei. Busturiako (Bizkaia) Ekoetxean egin da ziurtagiri banaketa.

Ziurtagiria jaso duten ikastetxe guztiak IRAES 21-jasangarritasunaren aldeko eskola-sarean daude, eta bertan elkarrekin bultzatzen dute irakasleen, ikasleen, irakasle ez diren langileen eta familien artean jasangarritasunerako hezkuntza.

Zumaienan, hirugarren aldiz berritu dugu ziurtagiria. Bide honi, orain dela 9 urte ekin genion. Momentu hartan, ikasturte honetan gure artetik joan den Marialui Manzisidorrek  zen programaren buru eta oraingo bandera berritze hau berak hasitako bidea dela azpimarratu nahi dugu. Guztion artean garatu baina bera jorratzen hasi zen bide honi gogor eutsiko diogula adierazi nahi dugu.

Eskerrak eman baita, Eusko Jaurlaritzako arduradun guztien eta bertaratu diren pertsona guztien aurrean Zumaienan egin dugun lana aurkeztu duten Alaitz Aramendi eta Nerea Lujan Ikasleei ere. Azkenik, momentu honetan programako arduraduna den Koro Epelde irakaslearen lana ere goraipatzekoa dela adierazi nahi dugu.