Select Page

Kurtsoa amaitzen ari da, eta urte zoragarri honi amaiera paregabea emateko asmoz gure 4 eta 5 urteko gelako ikasleekin irteera berezi bat antolatu genuen ekainaren 4an: EKOGUNERA joan ginen!

Ekintza berezi honekin, naturarekin bat egin eta honen inguruko zaintza eta konpromezu jarrerak sustatzea genuen helburu, irri, abentura eta lagun artean ongi pasatuz.

Ekogunean, hainbat tailer burutu genituen: artoterapia egin genuen, hazi eta loreen berri izan genuen, abeletxera bisita izan genuen eta hainbat animali zaindu! Antzarrak, ahatetxoak, astoak, behiak, untxiak, oiloak… eta amaitzeko? Haur parkean jolas eta jolas ibili ginen!

Zein ongi pasatu genuen!