Select Page

Maiatzak 13an, 1. DBHko ikasleek Zumaiatik Zarautzerako bidea egin genuen oinez, Urola kosta jarraituz. Getaria aldean, txakolinaren erreinuan, etenaldi bat egin genuen. Bertan, Azkizungo frontoian eskupilotan jolastu ginen, baita sokasaltoan ere. Ondoren San Antoneko arratoia aurrean genuela hamaiketakoa hartu eta Zarautz genuen helmuga. Berriro ere, bideari helduta, aurrera joan ginen, hurrengo herrirantz.

Eguerdi aldera, Zarautzera iritsi eta hondartzara jaitsi ginen bazkaltzera. Hankak freskatu eta izozki goxo eta freskagarri bat jan ondoren, autobusa hartu Zumaiara bueltatu ginen.

Kilometro asko egin eta gero, nekatuta iritsi ginen, baina egun pasa ederra izan zen.