Dakizuen bezala, “SUKALDE GIROAN” proiektua jarri dugu abian ikasturte honetan. Egunero ikastetxeko sukaldean ikastetxeko sukaldariak janaria prestatzeaz gain, “0 km” politika ezartzen hasi gara bailarako produktuekin kontatuz. Zarauzko Lakari-rekin elkarlanean ari gara elikadura osasungarri baten aldeko apustua eginez. Hau horrela, hurrengo asteko asteazkenerako, maiatzaren 15ean, tailer bat antolatu dugu guraso, seme-alaba eta irakasleekin batera.

Elikadura osasungarria lortu asmoz, menuen antolaketa orekatua egitearen garrantziaz jabeturik, gure LH 6-ko ikasleek lanketa bat egin zuten eta orain gurasoen txanda da. Tailerrean, menu orekatu bat diseinatu ahal izateko erremintak ematea izango da helburua eta saio praktikoa ere egongo da. Eguerdietako menuetatik abiatuz, eguneko beste otorduak diseinatuko dira.

Tailerra euskaraz izango da eta 2 orduko iraupena izango du. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da ikastetxeko jangelan.

Izena ematea beharrezkoa izango da eta hurrengo astelehenerako, maiatzaren 13rako, emailez, tutoreari edota atarian izenemate orria entregatzea eskatzen zaizue.