Pasa den ostiralean  “Idazleak eskolan” programari esker, Miren Agur Meabe idazlearen bisita izan genuen eskolan. LH3ko ikasleek berak idatzitako “ Etxe bitan bizi naiz, eta zer ? ” liburuaren inguruan hitz egiteko aukera izan zuten. Ikasleentzat oso aberasgarri gertatzen den esperientzia interaktiboa da. Programa horren bidez euskal idazleen lana, ikasle eta irakasleen artean ezagutarazten da.  Ikasleentzat oso aberasgarri gertatzen den esperientzia interaktiboa da. Ikastetxean literatura zaletasuna  sustatzeko  asmotan burutu dugu ekimen hau.