Select Page

Udaberria aurrera doa, eta horrekin batera giro goxoa datorrela aprobetxatuz 4 eta 5 urteko patioetako BARATZA martxan jarri dugu berriz ere!! Hala, tomateak, letxugak, marrubiak eta hainbat landare usaintsu ere landatu dituzte gure 4 eta 5 urteko ikasle handiek!

Bestetik, 3 urteko gure ikasleak HAZITEGI bat ere eratu dute euren espazioan. Bertan, ESKOLAN BERTAN EGINDAKO KONPOSTA erabiliz hamaika hazi erein dituzte: babarrunak, lentejak, landare usaintsuak…

Landare eta haziak erein, ureztatu eta zainduz, naturarekiko errespetu, zaintza eta konpromezu jarrerak lantzea dugu helburu.