Select Page

Maiatzaren 8 eta 9an  LH 5. mailako ikasleok Bertizen hainbat abentura bizi izan ditugu. Eguraldi aldakorra eta tenperatura epela izan ditugu.

Asteazkenean, autobusa hartu eta Nafarrorantz abiatu ginen, Legasara Kattalin aterpetxera  iritsi, trasteak aterpetxean utzi eta euria ari zuenez autobusez Oronozera joan ginen eta bertako frontoian,  jolasean ibili ginen . Bertan bazkaldu genuen.

Arratsaldean, Zuhaitz Parkera joan ginen eta han segurtasun neurriak jarraituz, zuhaitz batetik bestera ibili ginen. Bertan,  tirolina zegoen eta jeitsiera dibertigarriak egin genituen. Bukatzeko geziak jaurti genituen eta nahiko ondo moldatu ginen.

Gauean ondo afaldu eta diskotekan dantzan aritu eta parranda egin genuen.

Hurrengo goizean  Bertiz Natur Parkean  parajeari buruzko azalpena eman ziguten maketa baten bidez eta bideoa ikusiz. Gero, bisita gidatuan Lorategi Botanikoa ikusi genuen, hango landare eta zuhaitz ederren artean ibili ginen.

Bukatzeko, aterpetxean bazkaldu eta Zumaiara bueltatu ginen. Ederki ibili ginen!