Select Page

Lana, esfortzua, etsi gabe behin eta berriz saiatzea, taldearekiko konpromisoa… Horiek dira, besteak, beste, kirolak eskaintzen dituen onurak. Gure eskolako DBH2ko zenbait neska-mutil balio horiek guztiak ari dira bizitzen eta ikasten Pulpo Eskubaloi Klubean. Eta aurtengo ligan izugarrizko emaitzak lortu dituzte gainera, bai neskek, baita mutilek ere.

Egindako lanak bere fruituak ematen ditu, eta nolakoak batzuetan gainera! Kasu honetan, Estatuko Txapelketara iristea lortu dute gure neska-mutilek, Estatuan mailarik onena eman duten taldeen aurka lehiatzera. Zumaia herri txikia da.. eskubaloian direnak dira, ez gehiago, ez gutxiago. Eta diren horiek ezinezkoa zirudien ametsa egia bihurtzea lortu dute aurtengoan. Txapelketa horretan lortuko duten emaitza ez dakigu oraindik, baina orain arte egindako bidea da txalotu beharrekoa. Aupa Zumaienako gure neska-mutilak! Gora Zumaia, eta aupa Pulpo!