Select Page

Maiatzaren 7an, 2. DBHko irakasle eta ikasleok  Zumaiatik Sakonetarako bidea egin genuen oinez, Talaia ibilbidea jarraituz. Elorriagan hamaiketakoa eta atseden txiki bat egin ondoren  bidea jarraitu genuen.

Portutxikiko begiratokitik pasa ondoren, Sakonetara iritsi ginen. Marea beheran agertzen den harrizko plataforma zabal horretan, itsasoaren indarrak bitxi geomorfologikoa, paisaia zoragarria landu du.

Bazkaldu ondoren, buelta egin genuen egun pasa ederra eginda.