Select Page

Zumaienako batxilergoko ikasleak hautatuak izan dira Euskadi guztiko batxilergoko ikasleen artean, Etikasi programaren lehen esperientzian parte hartzeko

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programa honen helburua etika eta giza eskubideei buruz ikastea da, kontzentrazio esparrua izateagatik markatuta gelditu diren hiri edo indarkeria gordina jasandako zonalde diren Europako leku ospetsuetara bisita hezitzaileak eginez.

Gure batxilergoko ikasleek aurre formakuntza jasoko dute hurrengo asteetan eta ekainean Auschwitz-era (Polonia) 4 eguneko bidaia egingo dute. Izugarrizko esperientzia izango da ikasleentzat.

Ondoren duzue bideoa ikusi eta sinopsia irakurtzeko aukera. Zorionak eman nahi dizkiegu Batxilergoko gure ikasleei eta baita lana egiten lagundu dieten Ibon Ibarguren eta Ekhiñe Muguruza irakasleei ere.

Sinopsia: 

ZUTANI 

Zutani izeneko bideo hau zuk eta nik batera egingo dugun bidaia da. Zure bideak eta nire bideak gure bidaia osatuko dute. Zure eskubideak nire konpromiso bihurtuko dira. Gure betebehar etikoak. 

Bideoan agertzen den sinbolorik nagusienetako bat maleta bat da, azken mende hauetako giza historiaren lekuko paregabea. Gizaki orok garraiatzen du zamaren bat, lastaz beteriko bakoitzaren maletan. Askotan giza duintasunaren aldeko borrokarako bidelagun apartak izan dira, baina beste askotan giza sufrimenduaren lekukotasuna gorde izan dute barnean. 

Bideo honetako maletak, inolako zentzurik gabeko indarkeria jasan izan duten eta oraindik jasaten ari diren biktimen ahotsa izan nahi du.