Zumaiena ikastetxeko Iraes taldeko ikasleak gara. Aurtengoan ere hasi gara Busturian ospatuko den Euskadiko Confinta prestatzen eta horretarako ostegunean, apirilaren 4ean , Eskola Confint ospatu genuen ikastetxean.

Horretarako, DBHko ikasle guztiak elkartu ginen eskolako areto nagusia. Bertan Ingurugela zer den, Confintak zer diren eta Eskola Confintaren aurtengo helburua zein den azaldu genituen. Ondoren geletan egin genuen hausnarketa gaiaren inguruan.

Egindako lan guztiarekin Euskadiko Confintera joango gara Busturiara maiatzaren 15ean. Izango duzue gure berri.

This is a demo store for testing purposes — no orders shall be fulfilled. Dismiss