Select Page

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Europako Batasunaren “Safer internet day” programatik datorren deialdiarekin bat egin eta ume eta nerabeek internet, sare sozialak eta teknologia berriak zentzuz eta arduraz nola erabiltzen dituzten erakusten duten ikus-entzunezkoak aitortu, balioetsi eta bultzatzea bideratzen duen lehiaketa antolatu du. Gai honen garrantzia ikusirik, Zumaiena Ikastetxetik, LH 6.mailako ikasleekin gaia landu eta jarraian duzuen bideoa egiteko aukera paregabea izan dugu.

Bideoa lehiaketaren finalera iritsi dadin, YouTubeko esteka honetan https://youtu.be/a5xCozPkXuQ ikus dezakezue eta bide batez, atsegin dut klikatu dezakezue.

Ikasleak gustura ibiltzeaz gain, gai honen inguruan gehiago ikasteko jakin-minez geratu dira.