Select Page

Dakizuen bezala, ostiralean, apirilaren 12an, KORRIKA Zumaiatik pasako da.

Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da Korrika eta Zumaienan ere, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea dugu helburu: euskara maitatu, sentitu eta bizi dugulako.

KORRIKA, ostiralean, apirilaren 12an eguerdiko 11:40tan iritsiko da Zumaiara eta honegatik, aurten ez da herrian Korrika Txikirik antolatuko.

Zumaienako kideek, adinaren arabera, bi modutan hartuko dugu parte KORRIKAN. Ondoren zehazten dira ordutegia eta antolamendua:

11:30ean ZUMAIENAtik irtengo gara, ikasle, irakasle eta familiok.

  • HH 3 urtetik-LH 4. maila arte KORRIKA animatu eta txalotuko dugu (bertan korrikarik egin gabe). Honako lekuetan egongo gara:
  • H.H ( 3,4 ,5 ): Zubi txikian.
  • LH 1, 2, 3. 4: Patxita Etxezarreta kalean , Galdona pareko semaforotik hasi eta Itxaso taberna pareko semaforo bitartean egongo gara.

Ikasle hauek korrikan ateratzea nahiko bazenute, zuek, familiak, 11.15erako etorri beharko zarete ikastetxera.

KORRIKA amaitzen denean, haurrak Kantauri plazan jasoko dituzue. Jangelan gelditzen direnak irakasleekin ikastetxera etorriko dira. (Gogoratu arratsaldean klaserik ez dela egongo eta haurrak 14:45a baino lehenago jaso behar direla)

  • LH 5 eta 6. mailak, DBH eta Batxilergoko ikasle eta irakasleak parte hartu dugu ikastetxeari dagokion kilometroan korrika eginez. Lekukoa, Txomin Agirre kaleko autobus geltokian hartuko dugu eta Patxita Etxezarreta kalerantz abiatuko gara, bertako autobus geltokira arte..

Zuek ere, gure familiak izanik, gurekin parte hartzera gonbidatzen zaituztegu! Euskara gurea delako, hizkuntza bat baino haratago, euskara gu guztiok garelako!

Duzuenok, Zumaienako kamiseta edo sudadera eraman ezazue!

KLIKA KORRIKA!

GORA EUSKARA! GORA ZUMAIENA!

Oharra: Eskolako irteera itxita egongo denez une horretan, kotxerik ez ekartzea gomendatzen dugu.