H.H. 4 eta 5 urteko geletan etengabe gure familia eta ikasleekin elkarlanean aritzen gara: esperientziak elkarbanatuz, gure familia bihurtu ditugu. Gure barrua eraikitzen, bihotzetik adimenera daraman bidea elkarrekin eginez, mundura zabaltzea dugu helburu. Eta honetan, esperientziak, esperimentazioak eta sentsazioek ere ezinbesteko garrantzia dute.

Hau hala izanik,  apirilaren 9an arratsaldeko 15:00etan elkarrekin tailer esperimental bat antolatzea erabaki dugu guztiok elkarrekin: familiak, ikasleak eta irakasleak. “Gure lanbideen” gaiari amaiera goxoa eman nahi diogu! Zer egingo dugun asmatu nahi duzue? Animatu zaitezte parte hartzera! Sukaldean zain izango gaituzue…

This is a demo store for testing purposes — no orders shall be fulfilled. Dismiss