Select Page

4. DBHko ikasleak apirilaren 8an Biodonostia zentroan “ giza gorputza aztertzen” proiektuan parte hartzeko aukera izan zuten.

Biodonostia OII ereduzko zentro bat da nazio-mailan zein nazioartean egiten den ikerketa sanitarioan. Ikerketa traslazionala sustatzen du lehentasunez eta teknologia medikoetan eta sanitarioetan berrikuntza bultzatzeko apustua egin du, osasun-arreta hobetzeaz gain, asmakuntzak produktu bihurtuta herrialdearentzako aberastasuna lortzea baitu helburutzat.

5 praktika desberdin egiteko aukera izan zuten, horrela benetako ikertzaile zientifikoak direla sentituz.