Familia agurgarriak,

Dakizuenez, aurten eskola egutegia bideratzeaz gain, lan egutegi bat ere eskaintzen hasi gara 2 urtetik gorako haurrentzat. Hau da, zuen seme-alabak ASTE SANTUTAKO OPORRALDIAN ikastetxera ekartzeko aukera izango duzue. Baita EKAINA (arratsaldez eta azken astean) eta UZTAILEAN ere.

Egutegi honen helburua, seme-alabak dituzuen familiei laguntza eskaintzea da, beti ere, seme-alabentzako aisialdiko kalitatezko momentuak eskainiz. Horretarako, zuen seme-alabek ikastetxeko hezitzaileekin egindako ekintza edo tailerretan parte hartzeko aukera izango dute aipaturiko egun horietan. 

Zerbitzua ahalik eta ondoen antolatu eta ekintzen aurreikuspen bat egiteko, aste santutako oporraldirako ikastetxeko atarian izena lehenbailehen ematea eskertuko genizueke.

Izen ematea online egin daiteke, ondorengo link-ean:

https://forms.gle/GgJPoNAPPBUa3WRn6

This is a demo store for testing purposes — no orders shall be fulfilled. Dismiss