Datorren ostiralerako, martxoak 8rako iragarrita dagoen greba feministarekin bat egingo du Zumaienako langilegoaren zati handi batek. Hori dela eta, ondorengoa adierazi nahi dizuegu:

Irakasle askok  greba egingo dutenez, klaseak ezingo dira normaltasunez eskaini baina ikastetxea irekita egongo da behar duten familientzat, zerbitzu minimoak eskaintzeko. 0-18 urte bitarteko hezkuntza eskaintza dugu eta etapa guztietan beharrak ezberdinak direnez egun horretarako informazio erabilgarri hau helarazi nahi genizuke:

  • Haur Eskolako (0-1urte) eta Haur Hezkuntzako (2-5 urte) haurren beharrak ongi bermatzea oso garrantzitsua denez, zuen seme-alabak ekarri behar dituzuen edo ez jakin behar dugu martxoaren 7rako, ostegunerako. Beraz egun horretan irakasleei jakinarazi, mesedez. Aipatzen dugun modura, zerbitzu minimoak ezarrita egongo badira ere, eta 0-3 urteko haurrentzat erreferentziazko pertsonak izatearen berebiziko garrantziaz jakitun izanik, maila hauetako haurren eguneroko erreferentzia diren hezitzaileak ez direla egongo aurreratzen dizuegu.
  • Lehen hezkuntzako ikasleen (6-12 urte) eta DBH eta Batxilergoaren (12-18urte) kasuan zerbitzu minimoak bermatuko ditugu eta etortzen diren ikasleen “zaintza” bideratuko da.

Jangelaren kasuan berriz, zerbitzua erabiltzen duzuenoi, greba dela eta, egun horretako zenbatekoa itzuliko zaizue egun horretan erabiltzen ez baduzue, baina beharra duten familientzat jangela irekita egongo da. Gu antolatu eta zenbatekoak jakiteko, ostegunean 13:00etarako ikastetxeko atarian zerbitzua erabiltzeko beharra duzuela abisatu mesedez. Adierazi ezean, zuen seme-alabek jangela zerbitzua ez dutela erabiliko ulertuko dugu.

Edozein zalantza argitu nahi baduzue, gerturatu zaitezte ikastetxera edota deitu 943 860462 telefonora.

Adeitasunez,

 ZUZENDARITZA