Otsaileko hilabetean zehar Ikastetxean, LHko korridore eta geletan, bisitari berezi batzuk izan ditugu: LH4. mailako zazpi laguneko talde bat, Inspector Gadget-en lagunak, beraiek diotenez.

Jakin-minak eta ikertzeko gogoak eraginda hainbat gai aztertzeko proposamenak egin zituzten. Azkenean, Lehen hezkuntzako jolas orduan ikasleek zer nolako hamaiketakoak ditugun aztertzeko aukera egin zuten. Hori horrela, jolas orduan behaketak egiteaz gain, 264 ikasleei aste batean zehar betetzeko erregistro orri bat banatu zieten. Datuak bildu, zenbatu eta aztertu ondoren hauek izan dira jasotako datuak:

  • Astearteaz gain, zenbat pertsonak ekartzen dute fruta?
MAILA KOPURUA
LH 1 10
LH 2 15
LH 3 12
LH 4 17
LH 5 9
LH 6 11
  • Fruta eguna zenbatek ez dute betetzen?
MAILA KOPURUA
LH 1 7
LH 2 14
LH 3 14
LH 4 12
LH 5 16
LH 6 21

 

Ondorioez gain, proposamen bat ere luzatu digute Ispector Gadget-en lagunek: Fruta eguna, astearteaz gain ostegunera ere zabaltzea. Ideia interesgarria bezain osasuntsua, ezta?

Proiektu honek oso harrera ona izan du ikasleen artean, beraien laguntza eta kolaborazioa estimatzekoa izan delarik.

Inspector Gadget-en lagunek lan bikaina egin dute, beraz denei:

Zorionak!!!