Aurreko ostegunean bizipen tailer berria izan genuen 0-2 urteko eremuan, adin horretako haurren gurasoei zuzendua. Mugimendu askea izaten dugu sarritan hizpide, baina benetan zer esan nahi duen deskubritu genuen egun horretan, eta nola deskubritu gainera: nork bere gorputzean. Izan ere, lurrean etzanda jarri eta jaiotzaren unetik aurrera haurrak nola mugitzen diren bizi izan genuen: haurrei beren mugimenduak askatasunez garatzen uztea zeinen garrantzitsua den ikasi genuen, horixe baita benetazko autonomiaren abiapuntua. Merienda goxo baten inguruan bizipenean zehar sortutako sentimenduak, emozioak eta ideiak ere partekatu genituen. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!

This is a demo store for testing purposes — no orders shall be fulfilled. Dismiss