Select Page

Jada, Zumaienako weborrialdeko irakurleok dakizuen bezala, ikaskuntza integral bat ahalbidetu ahal izateko kanpo eremuak eta naturak berebiziko garrantzia dauka, eta are gehiago Konfiantzaren Pedagogiaren barruan. Hau dela eta, sarritan atera ohi gara Forondara, herriko parkeetara…

Orain, neguan gaude, eta gure helburu eta sistemarekin aurrera jarraitzeko, “euritan dantzan” tailerra sortu genuen pasa den astean 4 eta 5 urteko ikasle eta irakasleak: euritan jolastera, korrika egin eta putzuetan saltoka aritu ginen. Blai bukatu genuen denok! Baina denok primeran pasa genuen!