1. Ordenagailuarekin, Mozilla Firefox edo Internet Explorer nabigatzailea ireki. (Google Chrome EZ da nabigatzailerik egokiena) Tablet edo telefono mugikorrekin aldiz, “PUFFIN WEB BROWSER” app-a deskargatu eta hau ireki “Little Bridge”-en sartzeko.
  2. Sartu www.zumaiena.eus webgunean.
  3. “Little Bridge” atalean klikatu.
  4. Sartu ikasle bakoitzaren DigiPal username (erabiltzaile izena) eta password (pasahitza). Gogoratzeko errazagoa izan dadin, hauxe da bakoitzean erabili dugun formula:
    • DigiPal username: ZU + Jaiotako urtearen azken bi zifrak + Haur bakoitzaren inizialak
    • Password: ZU + Jaiotako urtearen azken bi zifrak + Haur bakoitzaren inizialak + Bi zifra
      NAME DigiPal USERNAME PASSWORD
      Mikel Etxabe Urbieta ZU12MEU ZU12MEU26
  5. Klikatu LOGIN
  6. Klikatu “Click to start”
  7. Hizkuntza dela-eta laguntza behar izanez gero, goian eskuinaldeko Languages botoia sakatu eta Español aukeratu. Berriz hasierara joango da. Klikatu “haga click para iniciar” eta “Domino” txakurraren gainean klikatuz gero, laguntza testuak gaztelaniaz agertuko dira.

*LH1 eko ikasleek, beraien mailari dagokien “Little Bridge” App-a prest dute Tablet edo telefono mugikorrean jaitsi eta zuzenean erabiltzeko.
*LH1etik LH6ra ikasle guztiek “DigiPals” App-a prest dute Tablet edo telefono mugikorrean jaitsi eta zuzenean erabiltzeko.

This is a demo store for testing purposes — no orders shall be fulfilled. Dismiss