Select Page

Ostegun honetan, otsailaren 14a, arratsaldeko 18:30ean, “IZUR” film laburraren aurkezpen ofiziala izango da ikastetxeko aretoan. Gure Batxilergoko ikasleek hartu dute parte pelikula honetan eta ikastetxe bezala, Bakearen kultura defendatzeko eta eraikitzeko baliagarriak diren proiektuetan parte hartzeak asko pozten gaitu.

Aurkezpen ofizial hau gogo handiz prestatzen ari gara eta idatzi honen bidez, ikastetxeko familiak gonbidatuta zaudetela gogorarazi nahi dizuegu.

Ekitaldian elkar ikusiko dugulakoan agurtzen zaituztegu.

ZUMAIENAKO ZUZENDARITZA