Select Page
“Hazi, Bizi, Hezi Bizipen tailerra” Zumaiena ikastetxearen proiektu berritzaile bat da. Bertan, adin ezberdinetako familiek eta irakasleek elkartzeko gune bat izango dute. Gaiaren gidari, ikastetxeko orientatzaile den Rosa Ucin irakaslea izango da.
Tailer hauetan, familiek, beste haurren gurasoekin, bere seme alaben hazkunde prozesuaz, garapen ebolutiboaz eta ikasketa prozesuaz hitz egiteko tokia izango dute, elkarren bizipenen berri emanez elkarrekin konpartitzeko aukera izango dute, beti ere gurasoen esperientzia propiotik abiatuta.
Oraingoan landuko dugun gaia “Irakatsi gaur eta betirako izango nauzu” izango da. Ederki pasako dugu!