Igandean, Euskadiko Eskolarteko Kros txapelketa jokatu zen Ortuellan (Bizkaia) eta bertan, Daniela Larrañaga Serna-k 8.postu bikain bat lortu zuen Infantil mailan Gipuzkoako selekzioa defendatuz.

3,2km-ko ibilbideari egin behar izan zioten aurre gaztetxoek eta bertan, Daniela bikain moldatu zen. Kontutan izan behar da larunbat arratsaldean Zumaiako Herri lasterketan 2.postuan sailkatu zela, eta beraz, atseden hartzeko denbora gutxi izan zuela.

Esan baita, Danielak defendatzen zuen Gipuzkoako selekzioak taldekako sailkapena irabazi zuela.

Euskadiko txapelketa honetarako txartela, orain dela bi asteko Gipuzkoako txapelketan (Legazpian) 5.postua lortu eta gero eskuratu zuen.

Larunbat arratsaldean jokatu zen Herri Lasterketan, Ikastetxeko ordezkari asko bildu ziren, Lehen Hezkuntzako ikasleetatik hasi eta Batxilergora arte, emaitza bikainak lortuz.

Walid Meftah, Jokin Aduriz, Victor Celada, Tahnne Sesma, Miriam Blazquez, Nerea Tena, Sara Mancisidor, Anas Meftah, podiumera igo ziren, bakoitza bere mailan