Familia agurgarriak,

ZUMAIENA guztion etxea da. Horren erakusgarri eta guraso elkartearekin elkarlanean, ZORIONAK ZURI! ekimena jarri dugu abian. Hemendik aurrera, zuen seme-alaben urtebetetze festa ikastetxean bertan ospatzeko aukera izango duzue bertako familiek. Hainbat gurasok, festa hauek antolatzerakoan izaten zituzten leku arazoak kontuan izanda, ikastetxeko jangela erabiltzeko aukera bideratu da. Jarraian aipatzen dizkizuegu erabilera baldintzak.

  • Jangela handiko espazioa eta sukalondoa (office-a) erabiliko dira, sukaldea ez.
  • Patioko komuna erabiliko da.
  • Mailako haur guztiak gonbidatuko dira.
  • 10 umeko guraso bat egongo da.
  • Eskola garaiko ostegun eta ostiraletan egingo dira festa hauek.
  • 16:00etan giltza hartuko da atarian eta 19:00etan Eli Cortes-i (garbiketa zerbitzua) bueltatuko zaio.
  • Guraso elkarteak ekintza hauetarako bideratuko dituen plater eta edalontzi berrerabilgarriak erabiliko dira eta garbiak utziko dira.
  • Jangela garbi utzi beharko da.
  • Jolas eta ekintzak, orokorrean, patioan antolatu beharko dira eta behar izan ezkero, garbitu.
  • Ezingo dira erositako opariak ekarri.
  • Atarian egin beharko da jangelaren erreserba.
  • Erabilerarengatik 15€ ordainduko dira.
  • Erreserba egiten duen pertsona arduratuko da ospakizunaren ondorioz sortutako kalteez.

Animatu eta ospa ditzagun elkarrekin urtebetetzeak gurea bigarren etxe honetan.

GORA ZUMAIENA!