Gaur egungo gizarteak behar duen bezalako eskola izatea dugu helburu, hori horrela, hezkuntza eraldatzeko konpromisoa hartua dugu Zumaienan. Mundu mailan eskola jazarpenari aurre egin eta hura murrizteko dagoen programa eraginkorrena da KiVa.

Finlandiako Turku Unibertsitateak (Finlandiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren babesaz) garatutakoa. Frogatan oinarrituta dagoen bullyinga eta eskola-jazarpenaren aurkako programa berritzaile honetako partaide izango gara 2019. urtetik aurrera.

Hau guztia kontutan izanik, datorren ostegunean, urtarrilaren 17an, 17:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz antolatu dugun aurkezpenean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Gaiaren garrantzia eta interesa berebizikoak dira gaur egun, beraz guztion artean ahalegina egin dezagun eskola eta gizarte hobeago bat lortzeko. 

GORA ZUMAIENA!

kiva_guraso_txostena_eu