Aurten ere abenduaren 24an, OLENTZERO etorriko da haurren eskutitzak jasotzera, oraingo honetan gainera MARIDOMINGIren laguntza izango du. Ondoren OLENTZEROrekin batera Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiako Institutuko eta Zumaiena ikastetxeko ikasle, guraso, langile eta irakasleok kalez kale kantari arituko gara.

Ohar honen bidez, ekintza hauetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Anima zaitezte eta anima itzazue zuen seme-alabak.

EGUNA: abenduak 24, astelehena.

ESKUTITZAK JASOTZEA: 10:00etatik 11:50 arte ikastetxeko sarrera nagusian.

OLENTZEROREKIN ABESTERA:

Irteera: 12:00etan Institutu pareko plazoletatik.

Amaiera: 14:00etan Kofradia Plazaren inguruan.

Oharra: Arren, baserritar jantzita etorri.

This is a demo store for testing purposes — no orders shall be fulfilled. Dismiss